2013/02/24

ELURRA MARA MARA...

Otsaileko domeka honetan, elurraz eta naturaz gozatzeko aukera ederra izan dugu. Edozein egunetan Arno mendia dotore ageri bada ere, gaurkoan zoragarri zegoen soineko txuriarekin.

2013/02/09

MOLLAKO TXABOLAK

Apareju, xira, txatxola, suesta, entzerau, kañabera...zenbat gauza gelditu ote dia lur-azpian, baina batez ere oroitzapenak. Zenbat oroitzapen, zenbat kontu, zenbat arratsalde goxo...txabola hauen aurrean. Makiña bat ordu pasatu ditut nere aitarekin txabola hauetan; itxasorako aparejuak prestatzen, masixa barrilletan sartzen, motorra pintatzeko pintxurak preparatzen...
Pena da benetan! lur-jausi baten ondorioz Mutrikuko toki polittenetako bat erdi lurperatuta gelditu baita.

OLABARRIETA AUZOAN SANTA ESKEAN

Dios te salve ongi etorri...

Urtero legez, Olabarrietako auzoan Santa-eskaleak ikusteko aukera izan genuen. Olabarrieta auzoa, Arnoren oinean dagoen auzo dotorea dugu eta bertako baserritarrak koplatzeko aukera izan zuten koplariek. Eguraldiak ez zigun asko lagundu; euria, kazkabarra...baina, ateri-uneak ere izan genituen. Giro ezin hobean pasatu genuen eguna. Iluntzean, Kalbario gaineko baserrietan izan ginen eta bertan, Ibiri eta Olatz auzoan ibili ziren santa-eskaleekin elkartu ginen denok batera jarraitzeko.

...legearekin kunplitzen degu Santa-eskeko eguna.

2012/04/05

BERDEL EGUNA MUTRIKUN 2012



Arnoko magaletik itsasertzeraino goaz oraingoan, Berdel errearen usain goxoak erakarrita. Herritarren ilusio eta lanaren ondorioz, egun ederraz gozatzeko aukera izan dugu guztiok; eguraldi ezin hobea, giro ederra, pintxo goxoak...Berdelari merezi duen eguna eskaintzeko gai izan gera!
Inguruko herrietatik ere izugarrizko jendetza hurbildu da berdela dastatzera; hau poza!
Zorionak Mutrikuar guztioi.

2011/09/28

2011ko Kalbaixuak


Galbaixuak edo Kalbaixuak? ez dakit baina, guretzako azken batian jaixak. Badirudi gure nagusiek "Galbaixuak" esaten dutela, guk ordea Kalbaixuak. Zergatik? ba, ez dakit.
Aurtengoak ere joan direla badakit; gustura ospatu ditugu eta baita lan pilo bat ere egin dugula badakit. Hiru auzoetako gazte eta ez hain gazteak biltzen gera eta gure asmorik onenarekin, ahalik eta jai politenak antolatzen ahalegintzen gera. Aurten, eguraldiak ez digu askotxo lagundu; Kalbaixo eguna nahiz eta aterri mantendu, ez zen eguraldi oso atsegina izan. Eta, aste bukaera ufffff! euripean. Baina bueno, hurrengokoen zain egongo gera. Bitartean San Geronimoko jaixetan gozatuko degu Mijoa auzoan.

2010/11/12

UDAZKENEKO EDERTASUNAK



Paraje dotoreak ditugu Arno aldean eta udazkeneko sasoi honetan gauza bitxiak ikus ditzazkegu gure mendietan, guk gozatzeko eta ikusteko. Hemen doaz argazki batzuk.